XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GABULUKA ETA GULUNGVE ALTXOR ETXEAN (Niger-eko ipuina).

Gabulukuk (antilope txikiak) andrea eta bi ume zituen.

Gabuluku belar luzea zegoen zelai batera joan zen zakur batekin eta bertan lotu zuen.

Tanbueren (lehoiaren) bila joan eta esan zion: - Tanbue, zakur bat lotu dut belar luzeetan.

Zuretzat bakarrik da.

Zoaz bihar goizean eta har ezazu.

Ez diot beste inori esango.

Tanbuek esan zuen: - Oso ederki. Hartuko dut.

Gabuluku zeharka-meharka itzuli zen bere etxera.

Joan zen gero Kastxiamaren (lehoinabarraren) herrira eta esan zion: - Kastxiama, belar luzeetan zakur bat lotu dut.

Zuretzat bakarrik da.

Zoaz bihar goizean eta har ezazu.

Ez diot beste inori esango.

Kastxiamak esan zuen: - Oso ederki. Bihar goizean hartuko dut.